domingo, 16 de noviembre de 2008

KANTOIAK

SANDRA BATONI (Io)

Hiri guztietako kantoietan pertsona geldiak aurkitu ahal dira, ezer egiten ez dutenak, pasatzen diren oinezkoei so eginez.

Ibiltarien irudimenez, zeregin ugari izan ahal dute, itxaroteaz gain: ixilpeko poliziak izan ahal dira, gaizkile iheskor bat atxilotu nahian, edo, justu alderantziz, lapur abilak, zerbait ostutzeko mementu egokienaren zain. Baliteke, ordea, populazioaren ohiturak aztertzen dituzten soziologoak, edo beste planeta bateko mozorrotutako inbasoreak izatea, edo maitale abandonatuak, inoiz bueltatuko ez denaren maitea itxaroten ari direnak.

Hiri guztietako kantoietan daude izaki misteriotsu hauek, beste baten zain daudela pentsatuz, beren bizitzaren misterioa argitzera kalera atera direnak, haien barrukalde ilunetik ihesiz.

No hay comentarios: