lunes, 4 de enero de 2010

KREDITUZ BIZI

DAVID HOCKNEY


Enpresari berrientzako hitzaldi batean espero ez nuen erreflexio sakona entzun nuen: “Eman dezagun 90 urtez bizi ahal garela” esan zuen hizlariak. “Hau horrela bada jaiotzen garenean denok ditugu 32850 egun, hau da, 788400 orduko kapitala. Honen ondorioz erabaki garrantzitsu baten aurrean gaude: zer egin nahi dugu ordu eta egun guzti horiekin?. Norberak erantzun bat eman beharko dio galdera honi, besteentzat, agian, balio gutxikoa izan daitekeena”.

Ez dut inolako asmorik negozio bat montatzeko orain arte gastatu ez dudan egun kopurua erabilita, enpresaria zen hizlariak egin zuen moduan. Baina nere ordu eta egunen kredituaren zati handi bat kontsumitu dudanez geroztik, eta inork bermatzen ez didanez kreditu hori gaur bertan, bihar edo urte baten buruan bukatuko ez denik, hausnarketa irmo eta sakon bati ekin diot kapital hori zertan gastatu nahi dudan ebazteko, orain arte, egia esan, inora eraman ez nauena.

Hori baita, benetan bereizten gaituena: ezbairik gabeko egitate honen aurrean, hau da, behin kredituz bizi garela jakinda, egiten duguna.



3 comentarios:

Anderea dijo...

Zer da "Antrexantak"? Ez bloga. Hitza. Zein da hitz horren esanahia?
Esan ahal didazu, mesedez, Ramon?

Ramón Guinea dijo...

Epa, Andere. Saiatuko naiz esplikatzen. Zenbait euskal dantzatan erabiltzen den saltu moduko bat da. Gehienetan amaitzeko erabiltzen dira antrexantak. Esan bezala airean emandako bi saltotxo dira, "jauzi" izeneko dantzetan erabiltzen direnak. Iparraldekoak direla esango nuke nik, baina ez nago ziur. Besarkada bat

Anderea dijo...

Mila esker, Ramon.